Putzuzulo artean abiatu dute urtea

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 4a

Eguzki epeletan. 81. Hondartzako Futbol Txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean; 2026ko estreinako saioa izan da, gainera.

Oraindik ere Gabonetako jaien barruan, urteko lehendabiziko plaieroak jokatu dituzte gaur goizean; txapelketako zazpigarren jardunaldiari zegozkion partidak, hain zuzen ere.

Itzaletan hotz egiten bazuen ere, eguzki epeletan gustura aritu dira talde parte hartzaileak gaurkoan; aurreko jaurdinaldiko euria zaparrada, haizea eta hotzarekin alderatuta, noski. Hala ere, hondartza putzuzuloz beteta topatu dute jokalariek, joko eremu batzuetan beste batzuetan baino okerrago, non ez den erraz izan baloia ongi mugiaraztea.

Baldintzetara ongien moldatu direnek edo zorte gehien izan dutenek etekina atera diote gaurko jardunaldiari, eta gainerakoek bada hurrengoan saiatu beharko dute berriro.

Senior mutilak A taldea
1. Izar Optika - Euskalmader Acuchillados 2-2
2. Iuri Aholkularitza - Arrano 1-2
3. Las Palmeras - Etxabe Confort 2-4 
4. Dava Street Food - Euskalduna taberna  0-4
5. KTXO - Kirkilla-Enea jatetxea 0-3
6. Celso Castro - Katixa 4-2

Senior mutilak B taldea
7. Ulacia Bidaiak - Garcia Edari Banaketak 3-3
8. Txanela - Balearri-Astillero 1-3
9. Pukas-Shelter - Asti pinturak 1-5
10. Tivoli - Naparrak - Telesforo Erretegia 0-2
11. Euromar - Talai Mendi Kanpina 0-5
12. Latz taberna - Asegroup 4-0

Senior neskak
13. Kirkilla-Enea jatetxea - 310-Kepa Osteo 2-1
14. Ekimen - Itxas Lur taberna 0-2
15. Euskalduna taberna - Shelter-Pukas 0-1
16. Euskal parrilla - Itxaso taberna 0-3
17. Lukas ardotegia - Lakari-Arrano 0-1
18. Kebidek - Orbela 1-1

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide