AEBek Venezuela bonbardatu dute goizaldean, eta preso hartu dute Nicolas Maduro presidentea. Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako, Eskuhartzerik ez! Gerrariok ez! Venezuela aurrera! lelopean; 19:00etan jarri dute hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan.
Etxe Zuriak baieztatu duenez, Donald Trump presidenteak eman du Venezuela erasotzeko agindua, eta Maduro AEBetan epaituko dutela jakinarazi dute, narkotrafikoa leporatuta. Venezuelako Gobernuak salatu du «eraso militar oso larria» izan dela, eta «kanpo astinaldi egoera» ezarri dute herrialdean.