Herri kirola eta batez ere harri- jasotzea oinarri duen ETBko Harri Herri saioko neguko edizioaren finala jokatuko dute bihar eguerdian, aiako probalekuan. Guztira, 38 harri jasotzailek –21 gizonezkok eta hamazazpi emakumezkok– hartu dute parte txapelketan, hiru jardunalditan banatuta, eta hamasei izan dira azken txanpara sailkatu direnak; zortzi gizonezkok eta zortzi emakumezkok, alegia.
Finalean lehiatuko direnen artean, Zarauzko hainbat ordezkari daude: Mikel Lopetegi Urra, Jokin Eizmendi, Xabat Olaizola, Imanol Royo Lartain, Maddi Gesalaga, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta. Gainerakoan, ondorengoen osatzen dute zerrenda: gizonezkoetan, Aimar Galarraga, Gorka Etxeberria, Beñat Telleria eta Jon Marijuan; eta emakumezkeotan, Eider Garcia Durana, Goizeder Abendibar, Estefania Etxebeste, Patricia Martin eta Olaia Esnaola.
Finaleko lehiak 12:00etatik aurrera jokatuko dituzte, eta kanporaketetan bezala, harri baldarrarekin aritu beharko dute lanean. Sarrera doakoa izango dela jakitera eman du Aiako Udalak..