Zarauzko Eskubaloiko hamazazpi ordezkari daude Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 2a

Txapelketan parte hartuko duten Zarauzko Eskubaloiko ordezkariak.

Infantil, kadete eta jubenil mailako autonomia erkidegoetako selekzioen arteko  txapelketa da, eta datorren ostegunera arte jokatuko da Herrialde Katalanetan.

Urte berriarekin batera, Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketa jokatuko dute, autonomia erkidegoetako selekzioen artean. Ehundaka jokalari bilduko dira gaurtik datorren ostegunera arte, Blanesen eta inguruko herrietan (Herrialde Katalanak), infantil, kadete eta jubenil mailako txapelketak jokatzeko. 

ZKE Eskubaloi atalak ordezkaritza zabala izango du aurten; izan ere, hamasei jokalari eta entrenatzaile bat ariko dira Euskadiko selekzioarekin. Hauek dira CESAn parte hartuko duten Zarauzko Eskubaloiko jokalariak eta entrenatzailea:

  • Infantil mutilak: Iker Agirrezabalaga eta Beñat Eizagirre.
  • Kadete mutilak: Xuban Rueda eta Unax Ansa.
  • Kadete neskak: Inge Olaizola eta Lore Erostarbe.
  • Jubenil mutilak: Aitor Argarate, Iraitz Gurrutxaga, Jon Azkue eta Markel Errasti.
  • Jubenil neskak: Nagore Alza, Ane Alkorta, Lide Arrizabalaga, Bora Merino, Sare Agirrezabal, Lore Uribe eta Mikel Alzaga (entrenatzailea)

Partidak zuzenean Internet bidez ikusteko aukera dago Espainiako Eskubaloi Federazioaren youtube kanalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide