'Elipsion' kale ikuskizuna gaur, Gabonetako azkena

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 3a

El Carromato konpainiaren 'Elipsion' kale ikuskizuna. (El Carromato)

Kalejira Gaztainpe plazan hasiko da, 18:30ean, eta El Carromato konpainiak eskultura futurista argitsuein girotuko du Alde Zaharra.

Gabonak Zarautzen egitarauaren barruko bosgarren eta azken kale ikuskizuna eskainiko dute gaur arratsaldean. El Carromato konpainiak Elipsion izeneko animazioak emango dio amaiera Zarauzko Udalak, Murkil eta Zurekin elkarteekin lankidetzan, antolatutako aurtengo egitasmoari.

Eskultura futurista arrotzak aterako dira kalera, zirkulu eta espiral simetrikoak soinean dituztela. Argi dinamikoen efektuekin eta musikarekin sinkronizatuta ariko dira, koreografia eta efektu pirotekniko eta guzti.  18:30ean abiatuko da kalejira, Gaztainpe plazatik, eta Alde Zaharrean zehar ibili ondoren, agur-ekitaldi berezi batekin amaituko da Amalur parkean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide