Zarautzon elkarteak antolatuta, Espainiako Kanpo Arazoetako ministro ohi eta nazioarteko merkataritzan aditu Arantxa Gonzalez Layak hitzaldia eskaini zuen aurreko asteartean, Juanjo Alvarez bidelagun zuela, Modelon. Gonbidatuak berak eta jorratu zuen gaiak interes handia piztu zuen, eta herritarrek erantzun bikaina eman zioten egitasmoari, aretoa erabat betez. Europaren egoera eta nazioarteko politika pili-pilean dauden gaiak dira, eta jakinmin horrek jendea erakartzen duela nabarmendu dute elkarteko kideek.
Bolo-bolo dabiltzan hainbat gai jorratu zituen, Europaren etorkizuna ardatz hartuta: AEBekin harremanak eta muga zergak, menpekotasun energetikoa, NATO, demografia eta migrazioa, adimen artifizialaren afera... Azken mezu argi bat ere utzi nahi izan zuen: "Ez da baikorra edo pesimista izatea, aktibistak izan eta erantzukizunak hartu baino ez dugu egin behar. Bakoitzak bere lekutik, saihestezintasunean ez erortzeko, baizik eta gure bidea eraikitzeko, Europar Batasunaren bidea, alegia".