Iazko balentria errepikatu, eta aurten ere Orioko San Silbestre lasterketa irabazi du June Agirrezabalagak gaur eguerdian. Giro ederra nagusi, 300 lagun pasatxok hartu dute parte urte amaierako proban, eta korrikalari zarauztarrak nagusitasunek garatu du.
Agirrezabalaga hasieratik buru jarri da emakumezkoetan, eta ongi neurtu du lasterketa. Hala ere, Maria Cobo eta Amagoia Iribar oriotarrak orpoz orpo izan ditu, batez ere, lehen itzulian. Azkenean, 17:47ko denboran osatu du ibilbidea, eta hamar segundo atera dio Iribarri; Cobo izan da hirugarren izan da, 22 segundora.
Gizonezkoetan ere iazko bera izan da txapeldun, Xabat Elortza oriotarra. Ibilibide osoa Martin Iriondo herrikidearekin batera egin du, baina azken luzean indartsuagoa izan da, eta bakarrik helmugaratu da, 15:02ko denbora eginez.