Sudur gorriek zerua oparitu diete haurrei

Aritz Mutiozabal

Emanaldi bikoitza eskaini zuten atzo arratsaldean Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek, Aritzbatalde kiroldegian, haurrentzako Gabonetako egitarauaren barruan.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna taularatuko zuten atzo arratsaldean, Aritzbatalde kiroldegian, herriko haur eta guraso pila baten aurrean. Urtero bezala, Haur Kultur Taldeak Katxiporretako sudur gorrien bi saio antolatu zituzten –lehena,16:00etan eta bigarrena,18:30ean–, eta bietan jendetza bildu zen kiroldegiko kantxan eta harmailetan.

Antzerkia, dantza eta kantuen bidez, urdin infinitura abiatu ziren izarren bila, Birtxi farozainaren laguntzaz. Eta, nola ez,  etxeko txikienak lagun izan zituzten une oro. Saioan zehar, Haur Kultur Taldeko kideak ere igo ziren oholtza gainera pailazoekin batera abestera eta dantzan egitera, eta amaieran familia argazkia ere atera zuten elkarrekin.

Argazkiak: Usua Garin

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide