Haurrentzako Gabonetako egitarauaren barruan, txu-txu trenaz eta ihesgelaz gozatzeko aukera izango da ostiralean eta larunbatean.Txu-txu trenak herrian barna egingo du ibilbidea, Lege Zaharren Enparantzan bidariak hartuta. Doakoa izango da, eta bere ordutegia honakoa: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.
Ongizate digitalerako bidaia ihes gela ere Lege Zaharren Enparantza jarriko dute. Pantailen erabilera arduratsua, sare sozialak eta ongizate digitala lantzen dituen egitasmoa da, eta 45 minutu iraungo du. Egunero 11 txanda egingo dituzte, eta txanda bakoitzean bost laguneko taldea sartuko da; LH1-DBH2 mailakoei zuzenduta dago, eta. LH1-LH6 artekoek heldu baten lagunduta egin beharko dute. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman bertan zen.









