Antoniano Kirol Elkarteak antolatu ohi duen San Silbestre lasterketari esker, urtea korrika bukatzeko aukera ederra izango dute aurten ere herritarrek. Azken urteetan bezala, hiru proba izango dira aukeran: 17:00etan, haurrena eta 18:00etan, helduena; eta bien artean, 17:20ean, patinetako proba egingo dute, ZKE Irristaketako lagunek antolatuta.
Musika Plazatik abiatu eta bertan bukatuko dira lasterketa guztiak: haurrak Alde Zaharrean ibiliko dira, eta helduak, berriz, bi itzuli eman beharko diote ohiko zirkuituari, 3,8 kilometroko ibilbidea osatuz.
Guztira, 800 dortsal jarri dituzte aurten salgai, eta aurresalmeta jarri zuten martxan, online bidez, abenduaren 15era arte. Edonola ere, oraindik dortsailak salgai daude Helmuga Kirolak dendan, 7 eurotan. Bihar, dortsalik geratuko balitz, 10 euro balioko du izen emateak.
Ohi bezala, sailkpeneko lehen hiru emakumeentzat eta gizonentzat sariak egongo dira, eta mozorro onenaren saria ere emango dute. Era berean, Gabonetako 20 produktu sorta ere zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.