'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna eskainiko dute bihar Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 29a

'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna. (Larraitz Zeberio Lekuona- Goiena.eus)

Urtero bezala, bi emanaldi eskainiko dituzte Aritcatalde kiroldegiko kantxan: lehena,16:00etan eta bigarrena,18:30ean. Oraindik sarrerak geratzen dira Andatza kafetegian.

Herriko haurrei zuzendutako Gabonetako egitaraua aurrera doa, eta ohiturari jarraituz, aurten ere ez dute hutsik egingo Katxiporretako sudurgorrien emanaldiek. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna taularatuko dute bihar Aritzbatalde kiroldegian, eta ohi bezala, bi saio emango dituzte: lehena,16:00etan eta bigarrena,18:30ean.

Sarrerak duela bi aste jarri zituzte salgai Andatza kafetegian, 8 eurotan, eta oraindik ere geratzen direla jakinarazi du Haur Kultur Taldeak. Sarrera guztiak salduko ez balira, bihar bertan jarriko lituzteke salgai kiroldegiko leihatilan, 15:00etatik aurrera.

Ikuskizunari dagokionez, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta agertuko dira izarrik ikusten ez dutelako. "Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute?", galderak egingo dizkiote beren buruei. Hala, Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila, eta, bide batez, unibertsoaren sekretuak ezagutzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide