Urte amaierako topa Udaberri elkartean

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 27a

Kabaz beteriko edalontziak. (Pixabay)

Lagunarte giroan, gaztaina erreak dastatu eta kaba kopa bat hartuko dute urteari agur esateko. Asteolehenean jarri dute hitzordua, 18:00etan.

Udaberrik jubilatuen elkarteko bazkideek 2025. urteari agur esango diote datorren astelehenean. Horretarako, elkarteko tabernan bilduko dira, 18:00etan, eta Gabon giro atseginean gaztaina erreak dastatuko dituzte eta kaba kopa batekin egingo dute topa.

"Igaro ditugun momentu on guztiak gogoratzeko ordua izango da, beti aurrean ditugun erronkak ahaztu gabe", aditzera eman dute Udaberriko batzordekideek. Azken finean, lagunartean 2025a ongi amaitzeko eta 2026a hobeto hasteko aitzakia perfektua izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide