'Atlantis & Pegasus' kale-ikuskizuna izango da aste honetan

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 26a

'Atlantis & Pegasus' ikuskizuna. (Zarauzko Udala)

Alea Teatre konpainia katalanak eskainiko du bihar animazioa kalez kale, 18:30etik aurrera.

Gabonak Zarautzen egitarauaren barruan, kale-ikuskizun proposamen berri batek girotuko du Alde Zaharra bihar arratsaldean. Oraingo honetan, Alea Teatre konpainia katalanak sorturiko Atlantis & Pegasus animazioarekin gozatzeko parada izango dute herritarrek.

Atlantidako mito grekoan oinarrituta dago, eta fantasiazko eta ametsezko itsas mundu batean murgiltzera gonbidatuko dituzte ikusleak. Era berean, urre koloreko Pegasus handi bat ere aterako dute kalera. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Imanol Urbieta Udal Musika Eskolatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide