Gazte Koordindora Sozialistak manifestazioa antolatu du datorren urtarrilaren 31rako Bilbon, Faxismoaren eta estuen autoritarismoaren aurka! lelopean. Horren harira, Urola Kostako GKS komiteak, aurkezpenak eta egitarau desberdinak antolatu ditu Getarian, Zarautzen eta Zumaian.
Zarautzen, joan den asteartean egin zuten lehen komitea, eta urtarrilaren 10ean egingo dute bigarrena, 18:30ean, Hiruputzu gaztetxean. Gaurko, berriz, Faxistei bertsotan bertso poteoa antolatu dute, Libe Goenagak eta Jakes Etxeberria bertsolariekin; 18:30ean hasiko da, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.
Urtarrilaren 3an, larunbatarekin, manifestazioaren inguruko aurkezpen hitzaldia emango dute Hiruputzun, eta ondoren, Berun eta Ekidak Urrunetik gatoz ikuskizuna eskainiko dute.