Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute biharko

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 25a

Irungo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea (Aritz Mutiozabal)

Zarauzkoko Mugimendu Feministak deituta, Lege Zaharren Enparantzan mobilizatuko dira,19:00etan. 

Barakaldoko (Bizkaia) azken hilketa matxistaren harira, elkarretaratzera deitu du Zarauzko Mugimendu Feministak bihar arratsalderako. 19:00etan jarri dute hitzordua Lege Zaharren Enparantzan.

Pasa den igande goizean emakume baten gorpua aurkitu zuten Barakaldoko etxebizitza batean, eta gauean 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak.  Autopsiaren lehen emaitzen arabera, indarkeria jasan izanaren zantzuak zituen 54 urteko andrazkoaren gorpuak, eta Eusko Jaurlaritzak ordu gutxira baieztatu zuen indarkeria matxistako kasu bat izan zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide