Gabonetako Haur Parkea irekiko dute gaurtik igandera

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 26a

Gabonetako Haur Parkearen iazko argazki bat. (Onintza Lete Arrieta)

Lehen eguna dibertsitate funtzionala duten haurrentzat izango da, eta 16:30etik 19:00etara izango dute parkeaz gozatzeko aukera. Larunbatean eta igandean, berriz, 0-12 urte arteko edonorentzat zabalduko dute, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Doako sarrera izango du.

Haur Kultur Taldeak joan den larunbatean abiatu zuen haurrei zuzendutako Gabonetako 43. egitaraua, Gaztelekuan eginiko jolasekin eta txistorra banaketarekin. Datozen egunetarako ere herriko neska-mutikoen gozagarri diren hainbat hitzordu antolatu dituzte: gaurtik hasi eta igandera bitartean, Gabonetako Haur Parkea jarriko dute Aritzbatalde kirodegian, eta astelehenean, ur jolasak prestatuko dituzte igerilekuan.

Gaur arratsaldean irekiko dute haur parkea, hainbat puzgarrirekin eta jokorekin, baina urtero bezala, estreinako eguna dibertsitate funtzionala duten haurrentzat izango da; 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik. Larunbatean eta igandean, jada, guztientzako irekiko dute parkea, baina adinaren arabereko bi gune bereziko dituzte: 0-7 urte artekoen jostagarriak kiroldegiko kantxan jarriko dituzte, eta 8-12 urtekoenak frontoian.

Gabonetako Haur Parkea goizez zein arratsaldez egongo da zabalik, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eta doako sarrera izango du.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide