James Cameron zinemagile arrakastasuak Avatar sagaren hirugarren filma ondu du, Fuego y Ceniza izenburupean, eta gaurtik hasi eta astelehena bitartean ikusgai izango da Modelo aretoan. Gainera, betiko formatuan edo hiru dimentsiotan ikusteko parada izango dute herritarrek.
Sagaren hirugarren kontakizunak Errautsen Herria aurkezten du, eta bertan horren baketsua ez den Na'vi klana bizi da. Indarkeria erabiliko du bere helburuak lortu nahi baditu, beste klan batzuen aurka bada ere.
Familia guztiarentzako eskaitzari dagokionez, animaziozko proposamen klasiko baten berstio berritua emango dute pantaila handian: Heidi: Katamotzaren erreskatea. Helduei zuzendutako filmaren iraupena oso luzea denez, 12:00etan eskainiko dute animaziozko pelikula igandean eta astelehenean.
Abenduak 25, osteguna
19:15. Avatar: Fuego y Ceniza (3D)
Abenduak 26, ostirala
16:45. Avatar: Fuego y Ceniza (3D)
20:45. Avatar: Fuego y Ceniza
Abenduak 27, larunbata
17:30. Avatar: Fuego y Ceniza (3D)
21:30. Avatar: Fuego y Ceniza (3D)
Abenduak 28, igandea
12:00. Heidi: Katamotzaren erreskatea
18:00. Avatar: Fuego y Ceniza (3D)
Abenduak 29, astelehena (ikusleen eguna)
12:00. Heidi: Katamotzaren erreskatea
17:00. Avatar: Fuego y Ceniza
21:00. Avatar: Fuego y Ceniza (3D)