Urtero bezala, egun osoko jaia antolatu dute Santuiturri plazan Gabon eguna gogotik ospatzeko. Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatuko dituzte bihar gauean, baina arratsaldean Zarautzen egingo dute geldialdia, herriko haurren gutunak jeta eskariak maitasun osoz jasotzeko
Bien bitartean, haien etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere auzoan. Goizetik hasita eta arratsaldera arte, haurrentzako eskulanak, puzgarriak, herri kirol erakustaldia, mago ikuskizuna... eta, nola ez, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egoteko tartea izango da.
Abenduak 24, asteazkena
10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
12:30. Herri kirol erakustaldia
16:45. Mago ikuskizuna
Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
Bestalde, bihar arratsaldez, Alde Zaharrean ere izango da Gabonei lotutako ekitaldirik. Sarek antolatuta, Hator, Hator kantuan aterako dira; 18:30ean hasiko dira Lege Zaharren Enparantzan, eta ordubete geroago amaituko dute Musika Plazan, kalez kale aritu ondoren. Schola Cantorum abesbatzak, ohi bezala, emanaldia eskainiko du Narroseko Gabonetako jaiotzan; 18:30ean izango da, eta une horretan jarriko dute Jesus haurtxoaren figura estalpean. Abesbatzak ondorengo piezak abestuko ditu: Haur eder baten bila, Benedicat Vobis, Adeste Fideles eta O Gau Santu.