Gabonetan piroteknia produktuen erabilera saihesteko deia egin du udalak

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 23a

Piroteknia (Pixabay)

Zuhurtziaz eta segurtasunez jokatzeko eskatu die herritarrei, piroteknioa ez delako jostailu bat, "benetako arriku bat baizik".

Gabonetako ospakizunetan pirotekniaren erabilerak gora egin du azken urteetan, eta Zarauzko Udalak zuhurtziaz eta segurtasunez jokatzeko deia egiteaz gain, produktu hauek ez erabiltzeko gomendioa egin die herritarrei. Izan ere, petsonentzat zein animalientzat eragin arriskutsu izateaz aparte, urtero istripu ugari sorrarazten dituztela adierazi du udalak, batzuetan kalte pertsonal eta material larriak eraginez.

Erabiltzeko asmoa izatekotan, gogorarazi dute alkoholaren kontsumoa bateraezina dela pirotekniaren manipulazioarekin. Artikulu horiek sute eta kalte handiak eragin ditzaketenez, ez dira leihoetatik edo balkoietatik bota behar, eta ez dira erabili behar jende asko dagoen lekuetan, ibilgailuetatik gertu, eraikinetan edo pertsonentzat eta ondasunentzat arriskutsuak diren lekuetan. Era berean, lehergailuak ez dira inoiz objektu itxietan sartu behar, ezta esparru itxietan edo likido sukoietatik gertu erabili ere. 

Gervasio Gabirondo Herritarren Segurtasunerako zinegotziak argi utzi nahi izan du "piroteknia ez da jostailu bat, eta benetako arriskua da adingabeentzat, entzumen-, begi-, erredura- eta estres-kalteak jasan baititzakete. Gomendatzen da ez manipulatzea eta helduek ez erabiltzea haien aurrean". 

Era berean, erabilera desegokiak naturari eragiten dio: parkeak, lorategiak eta zuhaiztiak ez dtira leku egokiak artikulu hauek manipulatzeko, sute arriskuagatik . Horrez gain, bertako faunari zein etxeko animaliei ere estresa eragiten die. Bestalde, udalak adierazi du osasun arazoak dituzten pertsona askok lasaitasuna behar izaten dutela egun horietan, eta ondoez handia jasaten dute zaratarekin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide