Fernando Ferreñoren margolan berriak, Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 23a

Fernando Ferreñok eginiko erretratu bat.

Urtarrilaren 18ra arte izango da ikusgai margolari irundarraren azken proposamena.

Fernando Ferreño margolari irundarraren erakusketa berria jarri dute Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta mostra ikusgai egongo da urtarrilaren 18ra arte. Akuarela eta pastela dira gehien erabiltzen dituen teknikak, eta bere kuadroetan pasaiak eta erretratuak dira nagusi.

Honakoa ez da Lukasen erakusten duen lehen aldia; azken bi urteetan bere proposamen piktiorikoak aurkezten dituen laugarren aldia du honakoa. Erakusten duen aldi bakoitzean askotariko gaiez eta kolorez landuriko margolanak paratzen ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide