Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Clubek jardunaldi bikaina osatu du asteburuan, Langreon (Asturias, Espainia) jokatutako Asturias Cup BJJ 2025 txapelketan, taldekako sailkapen orrokorrean bigarren postua erdietsita. Espainiako estatuko hainbat lekutako 300 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen txapelketak, eta Zarauzko klubetik 11 lehiakidek hartu zuten parte, maila tekniko eta lehiakor handia erakutsiz. Taldearen errendimendu kolektiboaren erakusle izan zen lortutako bigarren postu bikaina.
Zarauzko taldeak agerian utzi du, kategoria eta maila ezberdinetako kirolariekin, kirol proiektu sendoa duela eta Euskal Herritik kanpoko txapelketa zorrotzetan lehiatzeko gaitasuna duela. Asteburuan lortutako emaitzak indarra emateaz gain, motibazio iturri da entrenatzen jarraitzeko,hurrengo kirol-erronkei begira.
Klubeko irakasle Lukasmar Bandeira Borgesek oso modu positiboan baloratu du lortutako. Bere esaneta, “300 lehiakide baino gehiago izan dituen txapelketa batean taldeka bigarren postua lortzea eguneroko lanaren eta taldearen konpromisoaren emaitza da. Borroka bakoitzak batzen du eta gure talde espiritua indartzen du.” Klubetik zorionak eman nahi dizkie lehiakide guztiei beren konpromisoagatik, ahaleginagatik eta egiten duten lanagatik.