Gabonetako Pilota Jaialdia antolatu dute biharko

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 22a

Mikel Goñi pilotan jokatzen. (Goiena)

Eneko Bidezabale-Beñat Elola eta Paraguayo VII.a- Galarraga neurtuko dira lehen partidan, eta norgehiagoka nagusian, Mikel Goñi-Aizpuru eta Jokin Bidezabal-Iker Elizegi. Sarrera doakoa izango da.

Zarautz Kirol Elkarteko pilota atala gogotik ari da lanean, harrobia trebatzen eta txapelketak sustatzen, eta bide horretan, Gabonetako Pilota Jaialdia antolatu du. Bihar arratsaldean izango da Aritzbatalde pilotalekuan, eta bertan pilotari apartak ikusteko aukera izango da doan.

Jaialdiak bi partidaz osatuta egongo da, 19:00etan hasita. Lehenengo norgehiagokan Eneko Bidezabalek eta Beñat Elolak Paraguayo VII.aren eta Galarragaren aurka jokatuko dute. Partida nagusian, berriz, Mikel Goñi pilotari profesionala izandakoa Aizpururekin osatuko du bikotea eta Jokin Bidezabalen eta Iker Elizegiren kontra ariko da. Beraz, aukera ederra izango da esku pilota arratsalde on bat gozatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide