'Big Dancers' kale-ikuskizuna herriko kaleetan barrena, bihar

Ian Ruiz Lizaso

'Big Dancers' kale-ikuskizuna (Utzitakoa)

Gabonak Zarautzen egitarau bereziaren barruan antolatu dute, eta 18:30ean izango du hasiera Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan.

Bihar Big Dancers kale-ikuskizuna izango da Zarautzen. Joan den astekoaren modu berean, aurtengo Gabonak Zarautzen egitarau bereziaren barruan antolatu dute, eta 18:30ean hasiko da Imanol Urbieta Udal Musika Eskolatik.

Kale-ikuskizun ibiltari horrek marioneta erraldoiak, musika eta publikoaren parte hartzea uztartzen ditu. Lau metroko altuera duten bost marioneta erraldoik herriko kaleak zeharkatuko dituzte, zeremonia maisu baten gidaritzapean; horrek herritarrak dantzara eta esperientzian parte hartzera gonbidatuko ditu.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide