Judith Colell zuzendariaren Frontera filma emango dute asteburuan Modelo aretoan. 1943. urtea da, eta Europa gerran murgilduta dago. Franco diktadoreak Pirinioetan nazien errepresiotik ihesi doazen juduei pasoa blokeatu die. Mugako herri txiki bateko aduanan, Manel Grau, funtzionario errepublikanoak, aginduei aurre egitea erabakitzen du. Julianak, herriko bizilagun batek, eta Jerôme, pasadore frantses batek, laguntzen diote asmo horretan.
Familia guztiarentzako proposamenari dagokionez, Super Charlie marrazki bizidunen filma emango dute. Willek hamar urte bete ditu eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalak harrapatzea. Hala ere, bere ametsa zapuztu egingo da bere anaia txikia, Charlie, jaiotzean.
Abenduak 20, larunbata
16:45. Super Charlie
19:15. Frontera
22:15. Frontera
Abenduak 21, igandea
16:45. Super Charlie
19:15. Frontera
Abenduak 22, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Frontera
19:30. Frontera
Abenduak 23, asteartea
19:30. Sario originala: Ciudad sin sueño