Urteko azkenengo ohiko bilkura egingo dute bihar arratsaldean pleno aretoan. Beti bezala, 19:00etan hasiko da, eta bertan hainbat gai landuko dituzte.
Horien artean nagusiena izango da Zarauzko hiri bideetako zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arautzen duen udal ordenantzaren egokitzapenari hasierako onespena ematea. Horretaz gain, 2025 eta 2026rako ordaisariak igotzea bozkatuko dute, eta hurrengo urterako lanpostuen zerrenda onartzeaz ere ariko dira.