Gabonetan hainbat emanaldi eskainiko dituzte Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek

Mireia Galarza Bastida 2025eko abenduaren 16a

Imanol Urbieta musika eskolakoen kontzertu bat. (Aritz Mutiozabal)

Bihartik hasi eta larunbatera bitartean izango dira, musika instrumentuen arabera banatuta. Arratsaldeetan eskainiko dituzte kontzertu guztiak. 

Bihartik hasi eta larunbatera bitartean, Gabonen bueltako hainbat emanaldi eskainiko dituzte Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek. Arratsaldean izango dira guztiak, musika instrumentuen arabera banatuta.

Biharkoa San Pelaio ermitan eskainiko dute 18:30ean, eta pianoa, biolina eta biolontxeloa izango dira protagonistak bertan. Ostegunean, leku berean, baina ordu erdi lehenago, zeharkako flauten kontzertua izango da. Ostiralean kalejira egingo dute haizezko eta perkusiozko instrumentuekin, 18:00etan herriko kaleetan zehar, eta egun eta ordu berean, kantu koraleko ikasleek Euskelea ipuinaren bueltako emanaldia eskainiko dute Modelo aretoan. Bukatzeko, larunbatean, kantu koraleko ikasleek eta Donostiako Ekinta Txiki abesbatzako kideek Gipuzkoako hiriburuan eskainiko dute kontzertua, Iesu elizan, 19:30ean hasita. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide