Salberdingo urbanizazio obrak geroz eta aurreratuago doaz, eta hori horrela, Azken Portu auzoarekin gertuen dauden kaleetako trafikoan aldaketak egin direla aurki jakitera eman du Xabier Txurruka alkateak, bere sare sozialen bidez. Gauzak horrela, Gurmendi kalean autoen trafikoaren zentzua lehengoratu dute, eta Altzola kaleari irteera eman diote Aitze kaletik Bizkaia kaleko biribilgune berrira.