Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek sortutako Euskal Barrokensemble taldeak Euskelelea emanaldia eskainiko du Modelo Aretoan, ostiralean, 18:00ean. Sarrerak egunean bertan Modeloko leihatilan jarriko dituzte salgai, baina dagoeneko Kutxabanken sarreren webgunean eskuratu daitezke, 4,35 euroan.
Musika taldearen sortzailea den Enrike Solinisen jatorrizko ideian, berak sortutako instrumentuan eta Juan Kruz Igerabide poetaren hitzetan dago oinarrituta ikuskizuna. Bertaratuek kantu tradizionalak entzuteko aukera izango dute, Irrimarraren ilustrazioekin atonduta.
Antolatzaileek adierazi dutenez, irudimenak "hegaldaraziko" dituen hur eta familientzako ipuin musikatua da, gozatu eta kantatzeko.
Hona hemen parte hartzaileak:
- Enrike Solinís, ideia originala, euskelelea, giterna eta zuzendaritza
- Juan Kruz Igerabide, ipuina
- Irrimarra, ilustrazioak
- Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleak kantari
- Onditz Esnaola / Jurgi Errandonea, dantzariak
- Euskal Barrok Ensemble
- Maika Etxekopar, kontalaria eta ahotsa
- Leire Berasaluze, Lore Zeberio, ahotsa
- Mixel Etxekopar, txirula, ttunttuna eta ahotsa
- Miren Zeberio, arrabita eta biolin barrokoa
- Lixsania Fernández, viola da gamba
- Pablo Martin Caminero, kontrabaxua
- Dani Garay, perkusioa