Zarauzko Ernaik antolatuta, Independentzia Eguna ospatu zuten atzo arratsaldean, "formakuntza eta aisialdian" oinarritutako egitarauarekin.
Arratsaldeko 17:00ean hasi zuten ospakizuna, Kantatuz Kontatu: nazio askapenaren aldeko borrokalarien abestiak izeneko hitzaldiarekin. Bertan, euskal gatazkari buruzko abesti batzuk kantatu eta horien historia azaldu zuten.
Hitzaldiaren ostean, karro poteoa egin zuten herriko kaleetan zehar, eta ondoren, bertso afaria izan zuten Arranon Elkartean, Uxue Alkortan eta Adei Urbitartek girotuta. Eta egunari merezitako amaiera emateko, DJ Ianruizzzzz-ek musika saioa eskaini zuen, bertaratutakoak dantzan eta kantuan jarriz.
Argazkiak: utzitakoak.