Ostiraleko Bonolotoko sei zenbakiak Zarautzen asmatu dituzte

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 13a

San Frantzisko kaleko kioskoa. (Google maps)

San Frantzisko kaleko kioskoan balioztatu dute txartela. Haren jabeak sei zenbakiak asmatu ditu, eta hori dela eta 255.944 euroko saria jasoko du. 

Gabon jaiak eta urte amaiera gusturago igarotzeko aukera izango du aste honetan Zarauzko San Frantzisko kaleko kioskoan Bonolotora jokatu eta sei zenbakiak asmatu dituen lagunak. Izan ere, atzoko Bonolotoren zozketa egin zuten, eta hiru lagunek asmatu zituzten ateratako sei zenbakiak. Horietako bat Zarautzen izan dela eman du aditzera Espainia mailako Loteriak. 

Txartela San Frantzisko kaleko kioskoan balioztatu zutela ere azaldu dute estatuko loteriek. Ordainetan, txartelaren jabeak 255.944 euro jasoko ditu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide