Gaur gauean ospatuko dute Bertsio Gaua, Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 12a

Hiruputzu gaztetxeko kontzertu bat (Utzitakoa)

Zazpi talde igoko dira oholtzara, eta ateak 21:30ean irekiko dituzte.

Gaur ospatuko dute Bertsio Gaua Hiruputzu gaztetxean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azaroaren 19an antolatutako bileraren ondoren, zazpi talde animatu dira ekintza honetan parte hartzera, eta musikaz beteriko gaua eskaintzera.

Ekitaldira gerturatu nahi dutenentzat, ateak 21:30ean irekiko dituzte eta sarrera doakoa da. 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide