Oraindik salgai daude 'Itxuan kontzertu sorpresa' formatuko bigarren emanaldirako sarrerak

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 13a

Hiruputzu gaztetxean, kontzertu bat. (Utzitakoa)

Hilaren 20ean izango da saioa eta hasi arte ez da jakingo zein taldek joko duen. Sarrerak 310 dendan dendan eros daitezke, 6 euroan

Galdedebaldeko kideek Itxuan kontzertu sorpresa egitasmoa jarri dute abian, eta hilaren 20ean eskainiko dute bigarren saioa, 22:00etan, Hiruputzu gaztetxean. Proiektuaren helburua da talde ezberdinak ezagutzera ematea eta publiko berria lortzea. Hori horrela, sartzerako orduan pertsona bakoitzari mugikorreko kamerak estaliko dizkiete, kontzertuaz gozatzeko.

Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude, baina oraindik ere eskuratzeko aukera dago 310 dendan. Txartel bakoitzak sei euro balio du, hain zuzen ere.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide