Bihar jarriko dituzte salgai Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldirako sarrerak

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 14a

'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna. (Larraitz Zeberio Lekuona- Goiena.eus)

Zerua lapurtu dute ikuskizuna taularatuko dute hilaren 30ean, Aritzabatalde kiroldegian. Andatza kafetegian eskuratu ahal izango dira sarrerak, 8 euroan.

Haur Kultur Taldeak beste urte batez egitarau oparoa prestatu dute Gabonetarako, eta aurten ere ez dira faltako sudurgorrien emanaldirik. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 30ean, Aritzbatalde kiroldegiko kantxan, eta ohi bezala, bi saio emango dituzte: bata,16:00etan eta bigarrena, 18:30ean.

Sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai Andatza kafetegian, 8 euroren truke, eta eskudirutan bakarrik ordaindu ahal izango da. Sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldi egunean kiroldegiko leihatilan jarriko dituzte salgai 15:00etatik aurrera.

Informazio zabalago nahi duena haurkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Edonola ere, antolatzaileek argi utzi dute ez dituztela sarrerak erreserbatuko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide