'Valor sentimental' eta 'Zootropolis 2' emango dituzte egunotan, Modelon

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 13a

Gaurtik hasi eta asteartea bitartean, hainbat saio eskainiko dituzte. Sarrerak txarteldegian bertan eskiuratu daitezke edo, bestela, Kutxabank-eko atari digitalean.

Joachim Trier zinegile danimarkarrak zuzendutako komedia dramatikoa da asteburuan Modelon ikusgai izango den Valor sentimental filma. Eskil Vogtekin batera idatzi zuen gidoia, eta aktore taldea Renate Reinsve, Inga Ibsdotter Lilleaas, Stellan Skarsgård, Elle Fanning eta Cory Michael Smithek osatzen dute. 2025eko Canneseko Zinemaldiko sail nagusian estreinatu zuten filma, eta Urrezko Palmondorako hautagaien artean egon zen.

Nora eta Agnes ahizpek elkarrengandik urrun dagoen Gustav aita karismatikoarekin egiten dute topo berriro. Aita izen handiko zuzendari ohia da, eta bere alaba Nora aktoreari bere hurrengo filmean paper bat eskainiko dio, baina honek ezezkoa erantzungo dio. Laster jakingo du, ordea, Hollywoodeko izar gazte eta sutsu bati emango diola bere papera. Bat-batean, bi ahizpek aitarekin duten harreman korapilatsua saihestu eta familia-dinamika konplexuaren erdian dagoen izar estatubatuarraren aurka hasiko dira.

Familia osoarentzako eskaintzari dagokionez, Zootropolis animaziozko pelikularen bigarren zatia emango dute gaur eta bihar. Gainera, 3D formatuan emango dute. kasu honetan, Judy eta Nick Zootopiara iritsi eta ugaztunen metropolia hankaz gora jartzen duen narrasti misteriotsu baten atzetik ibiliko dira.

Abenduak 13, larunbata
16:45. Zootropolis 2 (3D)
19:15. Valor sentimental
22:15. Valor sentimental

Abenduak 14, igandea
16:45. Zootropolis 2 (3D)
19:15. Valor sentimental

Abenduak 15, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Valor sentimental
19:30. Valor sentimental

Abenduak 16, asteartea
19:30. Saio originala: Bugonia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide