'Equus & Unicornios' kale-ikuskizuna herriko kaleetan barrena, bihar

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 12a

'Equus & Unicornios' kale-ikuskizuna (Zarauzko Udala)

‘Gabonak Zarautzen’ egitarau bereziaren baitan antolatu da eta 18:30ean izango du hasiera Gaztainpe plazan.

Bihar Equus & Unicornios kale-ikuskizuna izango da Zarautzen. Joan den astekoaren modu berdinean, aurtengo Gabonak Zarautzen egitarau bereziaren baitan antolatu da eta 18:30ean izango du hasiera Gaztainpe plazan.

Mg Producciones enpresa kantabriarrak sorturiko kale-ikuskizun honetan argiz eta kolorez beteriko 5 ‘Equus’ (zaldi) eta 5 adarbakar (unicornio) Zarauzko kaleetan barrena ibiliko dira, musikaz lagunduta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide