Bihar elkartuko dira Musika Eskolako gazteak Kantujira Txikia egiteko. 12:00etan hasiko da, eta ibilbidea herriko oinezkoen kaleetatik egingo dute: tren geltokiko lurpeko pasabidea, Amalur parkea, Paxo pasabidea, San Frantsizko kalea eta Lege Zaharren Enparantza, besteak beste.
Musika Eskolako tailerreko 4, 5, 6 eta 7 urteko haurrek, Hizkuntza Mintzairako lehen eta bigarrengo urtekoek, triki, pandero eta gitarra ikasleen laguntzarekin herriko kaleak girotuko dituzte.