Miguel Leache argazkilariaren hitzaldia izango da Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 12a

'REM lasterra' erakusketako argazietako bat. (Miguel Leache)

Gela programaren barruan, Fotografía y transporte. Del obstáculo al argumento izenburupean ariko da solasean argazkilari iruñearra; ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa.

Azaroaren amaieratik ikusgai dago Photomuseumen Miguel Leacheren REM lasterra erakusketa. Tokioko metroan ateratako argazkiak dira protagonista aipatu bilduman, eta zehazki, lo dauden bidaiarien irudiak biltzen ditu. Ostiral honetan, Gela programaren barruan, argazkilari iruñearra Zarauzko Argazki erta Zinema Museoan izango da, eta Fotografía y transporte. Del obstáculo al argumento izeneko hitzaldia eskainiko du, 18:00etan hasita.

Zuzenbidean lizentziatua da Leache, baina sormenarekin loturiko ibilbide luzea ere badu argazkilariak, baita horren inguruko prestakuntza ere, hala nola serigrafian, zinema gidoigintzan, argazki liburuen inguruan... Gainera, hango eta hemengo hainbat azoka eta erakusketatan ikusi ahal izan dira bere sorkuntzak, hala nola Italiako MIA Photo Fair Milanon, Fiebre Photo Book Madriden, Getxophoton eta Kanadako Reencontres Photo Gaspesie erakusketan.

Zerrenda luze horretako beste geldialdi bat da Zarauzkoa, non urtarrilaren 11ra arte izango diren ikusgai bere argazkiak. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik mostra, asteartetik igandera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide