Murkilek baditu Merkataritza Asteko irabazleak

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 11

Zarauzko merkatarien elkarteko Merkataritza Asteko irabazleak (Murkil)

Parte hartu dutenen artean, 500 euroko erosketa bonu bat, 100 euroko hamar bonu eta lau saski zozketatu ditu elkarteak.

Zarauzko merkatarien elkarteak Merkataritza Asteko irabazleak jakinarazi eta dagozkien sariak banatu ditu. Parte hartu dutenen artean, 500 euroko erosketa bonu bat, 100 euroko hamar bonu eta lau saski zozketatu dira.

Hona hemen irabazleen izenak:

• 500 euroko txeke-saria: Amaia Iribar (Wilco)

• 100 euroko 10 sari, 20 euroko erosketa-txekeetan: Luis Aranguren (Ibaita), Loraine Lertxundi (Gema Estetika), Itziar Maiz (Mikel Aizpuru), Rosa Aldazabal (Tetuan), Oihana Lazkano (Verónica Cazalis), Juan Carlos Castro (Jokar), Maite Oviedo (Pedrosa), Manoli Iriondo (Zabalegi), Nerea (Vulcano) eta Santa Alkorta (Iñaki sukaldeak)

• 4 Saskiak: Antonio Fernández (Neksus), Harbil Laburu (Xelina), Jorge Iglesias (Francesena) eta Imanol Urbieta (Battape)

Horrez gain, Murkilek Gabonetako zozketan 8 saski gehiago zozketatuko dituela jakinarazi du, hau da, 12 saski, 21 errege opil, 500 euroko 2 txeke eta 200 euroko 4 txeke zozkatuko dituzte.

Bestalde, elkarteak Gabonetako erosketak herriko dendetan egiteko deia egiten du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide