Zarautz-Palestina Herri Ekimenak mobilizazioa deitu du biharko

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 12a

Zarautz Palestinak Gazari babesa adierazteko egindako manifestazio bat, malekoian. (Intza Trula)

Lege Zaharren Enparantzatik hasiko da 19:00etan, eta herriko kaleak hartuko diztuzte kandelak eta faroltxoak eramanez.

Palestina, Gaza eta Zisjordaniaren alde aldarrikatzeko helburuarekin, Zarautz-Palestina Herri Ekimenak mobilizazioa antolatu du. Aipatutako ekintza larunbatean izango da 19:00etan, eta Lege Zaharren Enparantzatik hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte Israelgo Estatua egiten ari den genozidioa salatzeko.

Antolatzaileek adierazi dutenez: "Instituzioek eta komunikabideek hilketak isilarazten dituzten bitartean, gu mobilizatu egin behar gara". Hori dela eta, taldeak herritarrak gonbidatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera eta bakoitza kandela edo faroltxo batekin etortzera. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide