'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlana eskainiko dute bihar, Modelon

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 11

Bakardadea eta desgaitasuna izango dute hizpide Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktorek, umorez zipriztinduta. Emanaldiko sarrerak agortuta daude.

Ttanttaka Teatroak Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana taularatuko du bihar arratsean, Modelo aretoko oholtza gainean. Sexberdinak lanaren ondoren, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreak berriro elkartu dira, eta bakardade eta desgaitasun desberdinei buruz umorez hausnartzeko gonbita luzatuko diete ikusleei. Azken finean, bizitzen jarraitu ahal izateko nork bere buruari jartzen dizkion maskarei buruz jardungo dute.

Obraren sinopsioari dagokionez, Luziak izugarrizko depresioa du, eta horrek Yoldiren bidez esperientzia bikarioa biziaraztea ekartzen dio. Yoldi adimen-desgaitasuna duen gazte zoragarria da, eta Jose Manuelen landareak zaintzen ditu, zeina psikoterapeuta ospetsua den, baina, garun-paralisiarengatik, erabat mendekoa izatera behartuta dagoen. Psikiatrarekin baino ez du hitz egiten Alexarekin, adimen artifizialarekin, duen harreman minari buruz.

Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta antzezlanerako sarrera guztiak agortuta daude.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide