Pintaketa eta seinaletika lanak egingo dituzte N-634 errepideko ekialdeko sarreran

Mireia Galarza Bastida 2025eko abenduaren 10a

Lanak egingo dituzten eremua. (Zarauzko Udala)

Eguraldiak ahalbidetzen duen neurrian, Orio bideko sarreran hainbat lan egingo dituzte, hala nola bi erraien banalerroa indartuko dute hobeto ikusi dadin, dragoi hortzak deituriko elementuak margotuko dituzte, eta seinaleak aldatuko dituzte, gidariek abiadura mugatu dezaten.

Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, herriko sarrera-irteeretan bide segurtasuna areagotzeko hainbat eskuhartze egiten ari da azkenaldian. Orain, arreta gunea jarri du N-634 errepideko ekialdeko sarreran, Orio bidean, abiatuko dituzten lanetan. Zehazki, aste honetan, eguraldiak ahalbidetzen duen neurrian, pintaketa eta seinaletika lanak egingo dituzte, hala nola bi erraien banalerroa indartuko dute hobeto ikusi dadin, dragoi hortzak deituriko elementuak margotuko dituzte, eta seinaleak aldatuko dituzte, gidariek abiadura mugatu dezaten.

Uda aurretik N-634 errepideko mendebaldeko sarreran, Getaria bidean, egin zituzten lan berberak, eta aurreikuspenen arabera, hirugarren gune batean ere egingo dituzte hobetze lanak: GI-2633 errepidean, Meagako igoeran. "Jarduketa hau aurreko biak baina konplexuagoa da eta aldundia bertan egin daitezkeen eskuhartzeak aztertzen ari da", azaldu du udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide