Hogeita bigarrenez, Olentzero Mus Azkarreko Txapelketa jokatuko dute larunbat honetan Itxas Lur tabernan. 16:30ean hasiko da lehia, eta hainbat sari banatuko dituzte, ohi bezala, irabazleen artean, hala nola txapelak, garaikurrak, txuletak, saiheskia, ardo botilak...
Izena emateko aukera zabalik dago jada, eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, ohiko sariez gain, lehen bikote misto edo emakumezko bikoteak bi pertsonentzako afaria ere irabaziko du Itxas Lur tabernan.