Azoka solidarioa antolatu dute ostiralerako, Ebro Etxean

Ian Ruiz Lizaso

Ebro Etxearen argazki bat (GUKA)

Azoka 18:30ean hasiko da, eta jasotako dirua Gernika Palestina elkarteari emango zaio. 

Zarauzko Udalak eta Artezaleak taldeak elkarlanean, azoka solidarioa antolatu dute ostiralerako 18:30ean, Ebro Etxean, hain zuzen ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, bertan jasotako diru guztia Gernika Palestina elkarteari emango zaio.

Azokan produktu ugari egongo dira salgai: ikasleek egindako zaharberritze, zeramika, pintura, joskintza eta puntuko piezak, besteak beste. Horrez gain, musikaz girotutako pintxo potea ere egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide