Urtarrilerako sei ikastaro antolatu ditu KZguneak

Intza Trula 2025eko abenduaren 8a

Pertsona bat ordenagailu batean idazten.

Besteak beste, aplikazioak erabiltzen ikasteko saioa, adimen artifizialaren inguruko ikastaroa eta testu dokumentuak sortzen ikasteko saioa antolatu dituzte herritarrentzat. Euskaraz izango dira, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Datorren urteari begira jarri da KZgunea, eta jakinarazi du 2026ko urtarrilean eskainiko dituzten ikastaroen zerrenda. Sei ikastaro izango dira guztira euskaraz emango dituztenak, eta horietan parte hartzeko nahia dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Hori horrela, ondorengoak dira urtarrilean eskainiko dituzten ikastaroak:

  • Zure egunerokoa hobetuko duten aplikazioak.
    • Bi ordu.
    • Urtarrilaren 26an, 09:00etatik 11:0etara, aurrez aurre.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak.
    • Lau ordu.
    • Urtarrilaren 13an eta 14an, 18:00etatik 20:00etara, bideokonferentziaz.
  • Zure bidaia planifikatu.
    • Lau ordu.
    • Urtarrilaren 22an eta 23an, 09:00etatik 11:00etara, bideokonferentziaz.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu.
    • Zortzi ordu.
    • Urtarrilaren 27tik 30era, 09:00etatik 11:0etara, aurrez aurre.
  • Lehenengo pausoak marketin digitalean.
    • Hogei ordu.
    • Urtarrilaren 7tik 23ra, urrenekoa.
  • Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian.
    • Hamar ordu.
    • Urtarrilaren 19tik 28ra, urrunekoa.

Izena emateko

Beraz, ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat bide dituzte horretarako:

  • KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 87) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
  • Telefonoz deituta (943-02 36 87). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
  • KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Zarautzeko KZgunea (Zigordia 34, lehenengo solairua) astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide