Txomin Peillenen olerki bilduma osatu du Sabin Oregik

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 6a

Erdian, Sabin Oregi zarauztarra, 'Nire olerki guziak' liburu bildumaren aurkezpenean. (Berria)

Nire olerki guziak izenburupean kaleratu du zarauztarrak, Maiatz argitaletxearen eskutik. Ipar Euskal Herriko idazleak han eta hemen kaleratutako poemak bildu ditu.

Sabin Oregi zarauztarrak Txomin Peillenen (1932-2022) olerkiak bildu eta Nire olerki guziak liburuan argitaratu du, Maiatz argitaletxearen eskutik. Joxemiel Bidador elkartearen bilkura batean sortu zen asmoa, eta Peillenek bere burua olerkaritzat hartzen ez bazuen ere, idatzi zituen poema haiein arrastoari segika hasi zen Oregi aipatu bilduma osatuz; besteak beste, Gernika, Igela, Egan eta Olerti aldizkarietan, Maiatz argitaletxearen bidez, eta Hatsaren Poesia bilduman kaleratu ziren bere poemak.

Honakoa bilduma bat dela aditzera eman zuen liburuaren egileak, eta ez azketa bat. Maiatz argitaletxeko arduradun Lucien Etxezarretaren esanetan, "altxor" bat da Peillenen bilakaera poetikoa aztertzeko eta denboraren eroanean alderatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide