Udaberriko informatika ikastaroetako izen ematea abenduaren 9an zabalduko dute

Ian Ruiz Lizaso

Prozesu informatiko baten argazkia (Excelsior)

Urtarriletik ekaina bitartean informatikako ikastaroak antolatu dituzte Udaberriko bazkideentzat, teknika berriek eskaintzen dituzten berrikuntzekin egunean egon ahal izateko.

KZ gunearekin elkarlanean informatika ikastaroak eskainiko dituzte teknika berriak ezagutzeko eta berrikuntzekin egunean egon ahal izateko Udaberri jubilatuen elkartearen egoitzan, hain zuzen ere. Elkarteko bazkideentzat izango da eta ikastaroak 11:00etatik 13:00etara izango dira.

Plaza mugatuak direnez, bertaratu nahi dutenek Udaberriko bulegoan izena eman beharko dute abenduaren 9tik aurrera, ohiko ordutegiaren barruan. 

Hona hemen ikastaroen egutegia:

  • Smartphonen eta tableten (Android) erabilera, urtarrilaren 12tik 20ra.
  • Osakidetzarekin tramiteak online, otsailaren 2an eta 3an.
  • Egunerokoa erraz dezaketen aplikazioak, martxoaren 2an.
  • Bizitza aktiboa Google Fit eta Wikiloc erabiliz, martxoaren 3an.
  • Banka online modu arin eta seguruan erabiltzea, apirilaren 20tik 23ra.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta antzeko aukerak, maiatzaren 25etik 27ra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide