Biharko gaua girotzeko kontzertuak antolatu ditu Zarata Zarautz kolektiboak. Zehazki, hiru emanaldi izango dira: lehena, Lucifuge taldeak eskainiko du, ondoren, Bilboko Molykote taldea igoko da oholtzara; eta azkenik, Urgull taldearen txanda izango da.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, kontzertuak 20:30ean hasiko dituzte.