Kiroldegiko eta Sanz Eneako ikasgelak irekita egongo dira Gabonen bueltan

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 6a

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela. (Zarauzko Udala)

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela dagoeneko zabalik dago, egunero, ordutegi ezberdinekin. Sanz Eneakoa, aldiz, egun asteburutan zabalduko dute.

Ikasturtea aurrera doa, eta, ohi bezala, Zarauzko Udalak kiroldegiko eta Sanz Eneako ikasgelak jarri ditu Gabonen bueltan ikastera edota lanak egitera joan nahi duen ororen eskura. Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela dagoeneko erabilgarri dago, eta kultur etxekoak, berriz, hurrengo asteburuan zabaldu ditu ateak.

Aritzbatalde ikasgela 06:15etik 21:30era zabaltzen dute astegunetan; 08:00etatik 13:30era eta 16.00etatik 20:30era, larunbatetan; eta 08:00etatik 13:30era, igandetan.

Sanz Enean, berriz, abenduaren 13an eta 20ean, honako ordutegi hau izango du: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Abenduaren 14, 21, 27, 28 eta urtarrilaren 2,3 eta 4an, berriz, honako hau:  09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide