60 urte beteko ditu Durangoko Azokak aurten, eta antolatzaileek harro zein pozik aldarrikatu nahi dute hamarkada hauetan izan duen bilakaera. Horren adibide da gaurtik hasi eta astelehena bitartean, abenduaren 5etik 8ra, Landako Gunean eta inguruan lehertuko den kultur eztanda.
Guztira, 285 erakusmahai ipiniko dituzte, 1026 kultur nobedaderekin; horietatik 694 liburuak, 163 musika ekoizpenak, 30 aldizkariak eta 139 bestelako ekoizpenak (fanzineak, audioliburuak, podcastak…) izango dira. Lan berriak aurkezteko 273 ekitaldi programatu dituzte. Eta batean zein bestean Zarauzko sortzaileak izango dira, dela erakusmahaietan dela oholtza gainean, aurkezpenetan edo mahai inguruetan.
Abenduak 5, gaur
- 13:00-14:00. Mahai ingurua: Zer egingo dugu idazketarekin? Yolanda Arrieta, Nerea Loiola eta Amaia Egidazu. 1545 argitaletxea. Talaia-Landakogunean.
- 15:40-16:10. Arima Soul Gaua diskoa aurkezten, Ahotsenea Musika-Plateruenan.
Abenduak 6, bihar
- 12:00-12:30. Ikusgela-Zientzia bideola egiteko bi eredu, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen eskutik (Galder Gonzalez tartean). Kabi@ - Landakogunean.
- 18:00-19:00. Mahai ingurua: Gazako istorioak: bizitza gerren artean. Mikel Ayestaran, Ibon Plazaola eta Mikel Reparaz. Talaia -Landakogunean.
Abenduak 7, etzi
- 11:00-12:00. Lanartea liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua. Atartea-Durangoko Museoan.
- 12:10-12:40. Isuo bakarlariak Suzko ikurra diskoa aurkeztuko du, Ahotsenea Musika-Plateruenan.
- 16:00-16:30. Bertol Arrietak Diesel liburua aurkerztuko du, Ahotsenea Literaturan.
- 19:00-19:30. Imanol Muruak Biba gorriac! liburua aurkeztuko du, Ahotsenea Literaturan.
Abenduak 8, astelehena
- 16:30-17:00. Jesus Mari Olaizola Txiliku-k Urte urdin ihesak liburua aurkeztuko du, Ahotsenea Literaturan.