Nurembergeko epaiketak abiapuntu dituen James Vanderbilt zinegileak zuzendutako Nuremberg filma emango dute egunotan Modelon. Zodiac eta beste hainbat film arrakastatsuren gidoilariak Aliatuek nazien erregimen garaituaren aurka egindako epaiketa erabakigarria ardatz hartuta, beste bira bat eman dio kontakizunari.
Douglas Kelley psikiatra estatubatuarra (Rami Malek) preso ofizial naziak bere gerra-krimenengatik epaitzeko gai diren ala ez erabakitzeaz arduratzen da. Konturatzeke, baina, Hermann Göringekin (Russell Crowe) borroka konplexu batean murgilduta ikusiko du bere burua murgilduta.
Haurrei zuzendutako proposamena, berriz, Barrakudaren altxorra animaziozko filma izango da. Chispasek Barrakuda kapitainaren itsasontzi piratan amaitzen du istripuz; armatutako marinel beldurgarriak daude eta ez dakite irakurtzen. Berak bakarrik lagun diezaieke Phineas Craneren altxorra aurkitzen.
Abenduak 6, larunbata
16:45. Barrakudaren altxorra
19:15. Nuremberg
22:15. Nuremberg
Abenduak 7, igandea
16:45. Barrakudaren altxorra
19:15. Nuremberg
Abenduak 8, astelehena
16:45. Barrakudaren altxorra
19:30. Opera emanaldia: Rigoletto
Abenduak 9, asteartea (ikusleen eguna)
17:00. Nuremberg
19:45. Nuremberg